Mikel eta Nahia Anchordoqui gira, anai-arrebak eta Txanka enpresaren sortzaileak. Gure bulegoak Bidarrain ditugu, eta Ipar Euskal-Herri guzian lanean ari gira.
Gure identitateari, hizkuntzari, kulturari eta ondareari atxikimendu biziki azkarra dugu.
Euskal Herrian, ETXEAk garrantzia handia du : bertan sortzen gira, handitzen gira, familia bat sortzen dugu eta belaunaldi desberdinak elgarrekin bizi dira. Etxea, gure biziaren erdigunean kokatua da. Horretarako garrantzia handia emaiten diogu, eta zuen proiektuak artoski lantzen ditugu.
Gure artisau sarearekin, balore berdinak partekatzen ditugu, eta kolaboratzeko manera berri bat plantan ezarri dugu, errespetua eta lanaren kalitatea proiektu guzien bihotzean ezarriz.
TXANKA plataforma bat da, eraiki edo zaharberritu nahi duten pertsonak, eta tokiko artisau kalifikatuak harremanetan ezartzen dituenak.
Ofizialeak, beren lan kalitatearentzat, seriostasunarentzat eta giza baloreentzat artoski hautatu ditugu.
Hori dela eta, eraikitzeko modelo klasikoa aldatu nahi izan dugu, errespetua eta giza baloreak proiektu guzien erdigunean jarriz.
TXANKA Euskal-Herriko biztanleentzat den proiektu bat da, hurbileko eta kalitatezko laguntza bat eskaintzen duena, errespetua eta elkarlaguntza sustatuz.
Ulertu duzu : talde lana, elkar laguntza, errespetua, giza baloreak eta kalitatea, hauek dira zuekin partekatu nahi ditugun baloreak.